Gustuko dut argitu aurretik jaiki eta egunsentia kamerarekin harrapatzea. Argazki hau 2023ko apirilaren 8an egin nuen, Ondarroako Arrigorri hondartzatik, eta atzealdean Saturrarango Eskilantxarri haitza ikus dezakegu. Argi dago goiz hartan ez nintzela izan egunsentiari argazkia ateratzen saiatu zen bakarra.