'Saregilea' (Nerea Bedialauneta)

Erabiltzailearen aurpegia Begira

Argazki hau Ondarroako portuan aterata dago. Lehen planoan arrantzale bat azaltzen da sarea  konpontzen. Halako irudiak ohikoak ziren sasoi batean, baina gero eta gutxiagotan ikusten dira gaur egun, pixkanaka desagertzen ari den ofizioa baita saregileena. Ondarroan, adibidez, dagoeneko ez da emakumezko saregile profesionalik geratzen.