1989an estreinatu zen Juan Miñonek zuzendutako La blanca paloma filma. Antonio Banderas da protagonista nagusia eta berekin batera Emma Suarez eta Francisco Rabal ere agertzen dira, besteak beste, filmean.
La blanca paloma-ren kontakizuna Bilbon kokatzen da, baina Deban grabatutako irudiak ere ageri dira bertan. Hainbat herritarrek eta musika bandak ere parte hartu zuten, estra moduan. Ea ezagunen bat aurkitzen duzuen.