Dookie izeneko diskoaren aurkezpen biraren baitan, taldea mundu osoan barrena ibili zen, baita Itziarko Txitxarro diskotekan ere. Ekainaren 4an beteko dira 30 urte kontzertu hura egin zenetik. Hala ere, ez zen Euskal Herria bisitatzen zuten lehen aldia, aurreko kontzertu biretan Andoaingo eta Laudioko Gaztetxeetan ere egon baitziren musikariak (1991n eta 1993an, hurrenez hurren). 37 urteko ibilbidean, 90 milioi disko baino gehiago saldu ditu taldeak, eta bost Grammy sari irabazi ditu; horrela, punk-rock amerikarraren erreferentziazko talde bihurtu da.