Ba al zenekien...

...Errota Zar futbol zelaiaren inaugurazio partidan 3.542 ikusle izan zirela?

Ez genuke Amaikak Bat ezagutuko aurretik bi futbol talde egon ez balira: Or-Nauk (1913-1918) eta Lagun-Artea (1920-1927). Azken talde hori desegin egin zen taldeko zortzi jokalari lehen mailako taldeetan fitxatu zituztenean. Hiru urte beranduago, 1930eko udan, jaio zen Amaikak Bat. Klubak erabili zuen lehen zelaiaren izena Montreal zen; 1924. urtean eraiki zuten, hondartza aldean. Errota Zar, aldiz, 1948. urtean eraiki zuten eta Eibarren aurka jokatu zuten inaugurazio partida. Zein izan zen partidaren emaitza? 2-0, etxeko taldearen alde. 

ITURRIA: Amaikak Bat