Hilario Allicak 1927an egindako argazkian Artzabalgo zentral elektrikoko operadorea ikus dezakegu; lehen planoan turbina agertzen da. 1924ko otsailaren 17ko osoko bilkuran onartu zuen udalak zentral hori eraikitzea, 18.899 pezetako aurrekontuarekin, eta transformadorearen erosketa AEG Iberica Electricidad enpresari esleitu zitzaion 1926ko martxoaren 11n. Zentraleko turbina Lasturko kanaletik iristen ziren urei esker mugitzen zen —hodi bertikal handi batetik jaisten zen ura zentralera—.
Bitxikeria gisa, 1947ko apirilaren 13an, Casino eta Miramar zinemetan proiekzioa hastera zihoan unean, herrian argia joan zen, zinemazaleen haserrea piztuz. Eta argia ez zela itzultzen ikusita, alkateak udaltzaingoko kaboa bidali zuen zentralean zer gertatzen zen ikustera. Bada, azken horrek zentrala itxita aurkitu zuen eta langilea ez zegoen bertan; hainbat ikerketa egin ondoren, Lasao baserrian aurkitu zuten Gumersindo Andonegui, lasai asko meriendatzen. Espero bezala, funtzionarioa zigortu egin zuten zerbitzua uzteagatik. Arrautzak txorizoarekin jaten ari zen bitartean saltatu zuen zentraleko automatikoak.
Alex Turrillas Aranzeta