1920ko hamarkadako San Roke jaiak: Kukaña

Erabiltzailearen aurpegia Argazki zaharrak 2025ko abu. 12a, 09:12

Argazki honetan ikusten den bezala, jende ugari batzen zen San Roke festetan itsasadarrean egiten ziren ur-kirol txapelketetan eta bestelako ekintza ludikoetan. Irudi hau portuko arrapalaren ondoan aterata dago, 1920ko hamarkadan. Bertan, ikuslez inguratuta agertzen dira kukaña txapelketan parte hartzeko prest dauden herritarrak —bainujantzian—. Koipeztatuta egoten zen mastaren amaieraraino iristea lortzen zuenak muturrean zintzilikatutako saria eskuratzen zuen.

Argazki oina: Alex Turrillas Aranzeta