1930eko hamarkadako San Roke jaiak: Zirku-emanaldia

Erabiltzailearen aurpegia Argazki zaharrak 2025ko abu. 11a, 09:24

Sarri askotan, zezen ikuskizunekin lotzen dira Debako jaiak. Eta, hain zuzen, beren pisua izan dute eta dute oraindik ere. Zezena ez da izan, ordea, protagonista nagusi bakarra. Argazki hau 1930eko hamarkadan ateratakoa da, seguruenik abuztuaren 15ean (Ama Birjinaren egunean), zezen-plazan ospatutako zirku-emanaldi ikusgarri bati dagokio. Sei emakume trapezista ikus ditzakegu bertan eta, erakustaldiaren arriskuaz jabetuta, badirudi arnasari eusten diola publikoak.

Argazki oina: Alex Turrillas Aranzeta