Irudiak XIX. mende amaierako edo XX. mende hasierako margolari kostunbristaren batek egindako (Elias Salaverriak, adibidez) koadro baten antza du, eta protagonistak San Sebastianen irudia prozesioan eramaten agertzen dira, Elorriaga (Elorrixa) auzoan. Oso deigarria da bertaratuen jarrera serioa eta batzuek kandelak dituztela ikus genezake. Gizonek zabaldu eta emakumeek ixten dute prozesioa; ohikoa zen lehen, eta hala izaten jarraitzen du oraindik ere.
Alex Turrillas Aranzeta