Ez dirudien arren, 1927ko udaberrian egindako argazki hau dokumentu historikoa da. Bertan, hilabete batzuk geroago EBEFO Ostolaza Fundazioaren Eskola-Liburutegia (gaur egungo Kultur Elkartea) izango zenaren zolarrian altzairuzko sarea jartzen diharduten langile batzuk ikus ditzakegu.
Eraikinaren egitura osoa hormigoi armatuz egin zuten eta berrikuntza handia izan zen garai hartan, Deban material horrekin egindako lehenengo eraikinetako bat izan baitzen. Manuel de Cardenas Pastor arkitekto ospetsuak diseinatutako eraikina denbora errekorrean altxatu zuten, sei hilabetean; alegia, obra 1927ko udaberrian hasi zen eta urtea amaitu aurretik bukatuta zegoen. Ikastetxeak 1928an ekin zion bere ibilbideari.
Hona hemen beste datu bitxi bat: bere egitura sendoa dela eta, eraikin honetako sotoak babesleku gisa erabili zituzten gerra zibilean.
Alex Turrillas Aranzeta