Segur aski Hilario Allicak egina da argazkia. Irudiaren atzealdean Karmeldar Oinutsen ardurapean zegoen zaharren egoitza (Miquelez Fundazioa) ikus dezakegu, eta eskuin aldean, berriz, eskola. Amillagan zeuden bi eraikinak, hilerriaren ondoan, eta 1960ko hamarkadaren erdialdera arte egon ziren zabalik. Eskola hartan ibili ginenok oraindik gogoan dugu Eguberri eguneko afariaren ostean gurasoekin joaten ginela gauerdian komentuko kaperan egiten zen "oilar-mezara". Meza amaitzean, mojek ardo gozoa eta pastak eskaintzen zituzten.
Irudian, Santa Teresa ikastetxeko ikasle gazteak ageri dira, beraiek Gabonetarako egindako jaiotzarekin.
Behean, lehen lerroan, ezkerretik eskuinera: Begoña Aperribay, Pilar Beitia, Elena Andonegui, Karmele Albizu eta Angelita Egaña. Bigarren lerroan: Eskarne Egaña, Maria Pilar Urquiri, Iciar Urquiri, Mari Carmen Beristain, Mari Carmen Ampuero, Ana Maria Echeverria eta Mari Sol Andonegui. Atzean: Mari Carmen Unanue, Milagros Sarduy eta Montse Berasaluce.
Alex Turrillas Aranzeta