Indalecio Ojangurenek 1949ko uztailaren 25ean Debako Euskal Jolas frontoian egindako argazkiak oso ondo erakusten du herri-kirolek garai hartan zuten indarra. Ordutik 75 urte igaro dira. Egun hartan apustu interesgarria egin zen (orduko 50.000 pezeta, dirutza bat): Juan Jose Narbaiza, Luxia azkoitiarrak 120 minutuan moztu behar zuen Airoko pagoa (Airoko pague), Euskal Herriko pagorik altuenetakoa (475 zentimetroko zirkunferentzia zuen). Erronka onartu zuen arren, Luxiak ezin izan zuen moztu; bero itogarriaren ondorioz, proba bertan behera utzi behar izan zuen, amaitzeko hamabi minuturen faltan, eta apustua galdu zuen. Astebete zen bere aurkariak —Antonio Soraluze, Corta azkoitiarrak— Markinan antzeko beste zuhaitz bat moztea lortu zuela, baina hura pixka bat txikiagoa zen (430 cm-ko zirkunferentzia zuen).
Alex Turrillas Aranzeta