Gaur egun galtzeko bidean doan Asentzio eguneko erromeria egiten zen, ohitura zenez. Neskatxek gurutzeraino heldurik errosario santua errezatzen zuten, mutilek kanpoan bazkaldurik eguna osatzen zuten artean. Eta ilunabarrean erromeria egiten zen. 1925 inguruan harturiko argazkian, besteak beste, honako hauek ageri dira, ezkerretik eskuinera eta goitik behera: Juan Lizarraga (zutik), Faustina Aizpurua, Fernando Trueba eta Maria Idiaquez; Jose Manuel Esnaola “Naparra”, Juan Jose Garate, Emiliano Idiaquez; Bautista Aldalur, Juan Urbina, Jose Unanue “Olano”, Jose Maria Ostolaza “Olloki”, Prudencio Arrizabalaga “Txarturi” eta Nicolas Idiaquez; Jose Maria Unanue “Ormaetxe”, Domingo Aguirre “Andutzene”, Patxiko “Motza”, Martin “Txiki”, Luis Echeverria eta Luis Garate.
Pilar Aguinagaldek emandako argazkia.
Iturria: Egun Zaharretako Deba liburua.