1964: Euskal Jaia

Erabiltzailearen aurpegia Argazki zaharrak

Erretratu zaharrei eskainitako txoko honetan, 1964. urtean ospatutako Euskal Jaiko irudi bat egin nahi izan dugu protagonista oraingoan. Bertan, dantzariak ageri dira kiosko parean, baita haiei adi-adi begiratzeko bildu zen jende mordoxka ere. Ez dezagun ahaztu hitzordu historikoa izan zela 64koa, Euskal Herrian antolatutako lehenbiziko Euskal Jaia izan baitzen Deban ospatutakoa.

Argazkilaria: Allika.
Iturria: “Herri baten garaiak. Deba” liburua.