1930: Aizkolaritza San Nikolasetan

Bereziki Lasturren eta Itziarren, gure kirol guztiak oso gogotsu egin dira. Kirol batzuetan zenbait indar-gizon lehen tokiak beteaz bereiztu dira. Nahiz eta debarrek ez duten toki garrantzizkorik bete aizkolaritzan, ohiturazko kirola dugu hori ere. Lasturko enparantzan San Nikolas festak zirela eta 1930. urtean ikus genitzake, ezkerretik eskuinera: Ignacio Salegui “Sustraixa” izan daiteke-ena, Elorza “Kortaberri”, Fermin Salegui “Zelai-luze”, Jose Zulaica “Ansorregui”, Felipe Urbieta “Usarroa” aguazil jantzita eta Jose Maria Urteaga “Ziaran-txiki”. Elorza eta Urteaga aurkariak dira.

Luis Garatek emandako irudia.


Iturria: “Egun Zaharretako Deba” liburua (1977ko otsailean kaleratua).