1959: Ama Birjina angularien bizkar gainean

Erabiltzailearen aurpegia Argazki zaharrak 2024ko ots. 23a, 10:32

Argazkia 1959. urtekoa da. Herritarrek ongietorria egin zioten, Artzabal auzoan, angulariek bizkar gainean zeramaten Itziarko Ama Birjinari. Irudia Madrildik ekarri zuten, bere egoera kaskarragatik Jose Lapayese Bruna artista ezagunaren tailerrean zaharberritu ondoren. Madrilen egon zen bitartean, garai haietan bertan bizi ziren Maria Dolores Davilaren eta haren senar Teodoro Aguirre debarraren etxean egon zen artelana, denbora batez. Familiaren esanetan, pertsona asko (udatiarrak eta debarrak) joaten ziren Ama Birjinaren irudiaren aurrean debozioz errezatzera, haien Madrilgo etxeko gela batean prestatutako otoizleku inprobisatuan.

Alex Turrillas Aranzeta