1990eko hamarkada: Bodegon Iñaxio

Erabiltzailearen aurpegia Argazki zaharrak 2023ko abe. 23a, 10:26

Askotariko herritarrak pasa ziren hain estimatua genuen Iñaxio tabernatik. Aristokratak, politikariak, bohemioak, artistak, idazleak, kirolariak, baserritarrak, turistak… eta, nola ez, izen handiko sukaldariak ere maiz izan ziren bertan, Iñaxio Odriozolaren eta haren emazte Joxepa Lasaren parrilla ezagunean prestatutako produktuak dastatzen. Argazkian, esate baterako, Juan Mari eta Elena Arzak aita-alaba sukaldariak agertzen dira, Iñaxiorekin meriendatzen.  Bodegon Iñaxiok 2001. urtean itxi zituen ateak, 1950eko hamarkadaz geroztik irekita egon ondoren.

Alex Turrillas Aranzeta