1889ko abuztua: Irteera traineruan

Erabiltzailearen aurpegia Argazki zaharrak

Policarpo Elosegui Ansolak ateratako argazkia da goikoa. Bertan, udatiar talde bat agertzen da itsasadarrean, arrantzarako traineru batean Iruroingo merenderora egindako paseoan. Deigarria da ontzian doazen bidaiarien kopurua bera; 25 pertsona orotara, horietako asko emakumeak eta haurrak. Ontziaren atzeko aldean, txopan, paseoa girotzen diharduen gitarrista bat ere ikus daiteke patroiaren alboan.

Alex Turrillas Aranzeta