1930eko hamarkada: Aparkalekuak

Erabiltzailearen aurpegia Argazki zaharrak 2023ko mai. 25a, 10:17

Ez da hainbeste denbora pasatu, hamarkada batzuk baino ez. Baserritarrek astoak erabiltzen zituzten herrira euren produktuak saltzera jaisteko. Plaza Berria, Akerzulo eta Lojendio jauregiaren artean zegoen aparkaleku zabala ikus daiteke goiko irudian. Astoak lotuta lagatzeko beste hainbat leku ere baziren herrian. Plaza Zaharrean, adibidez, oraindik ere badaude animalia sufritu eta atsegin hauek lotzeko erabiltzen ziren burdin uztaiak.

Alex Turrillas Aranzeta