1920ko hamarkada: Gudarien Plaza

Erabiltzailearen aurpegia Argazki zaharrak 2023ko ira. 25a, 10:08

Argazkia joan den mendeko 20ko hamarkadakoa da. Eskuinean, Visi hotela. Itsasadarrera ematen duen etxe-aurrearen hirugarren solairuaren gainean, Irarrazabaldarren harrizko armarri handia sumatu daiteke, gaur egun udaletxeko arkupeetan dagoena. Bere ezkerrean, Banco Guipuzcoano zaharraren eraikin ederra. Erdian, Iriondo hotel eta jatetxea. Ezkerrean, Egaña hotela; bere hormen gainean, “Calle Alfonso XIII” kalearen izena daraman plaka, xingola gorri-hori batek gurutzatua. Lehen planoan ikusten den ibilgailuaren atzean gasolindegia dago. Bistan da jendeak lasai hitz egiten duela errepidean.

Alex Turrillas Aranzeta