1937ko udaberria: Mussoliniren ‘Gezi Beltzak’ Deban

Matxinatutako tropa frankistek 1936ko irailaren 23an Deba hartu ondoren, Iparraldeko frontea ia zazpi hilabetez egonkortu zen Ondarroan. Fronte hori hausteko, Mussoliniren Tropa Boluntarioen Gorputza (Corpo di Truppe Volontarie edo CTV) armadako ‘Gezi Beltzak’ Debara iritsi ziren 1937ko martxoan. Goiko argazkia hondartzan aterata dago. ‘Gezi Beltzak’ (Frecce Nere) taldeko gerlari italiar batzuk ageri dira bertan, armak erakusten. Euskal Jolaseko etxea ikus daiteke atzean eta, trenbidetik harago, Toledo Enea eraikina.

Alex Turrillas Aranzeta