Realak antolatutako haur mailako txapelketa jokatuko da Errotazarren

Futbola gustuko dutenek badute gaur (urtarrilak 4) arratsalderako plana, izan ere Realak martxan jarri duen haur mailako txapelketaren partida batzuk hartuko ditu Debako Errotazar udal futbol zelaiak.

Antolatzaileek adierazi dutenez, L multzoan dauden bost taldeak nor baino nor gehiago ariko dira. Amaikak Bat etxeko taldearekin batera, Mutriku, Ostadar, Sanse eta Bergarako taldeetako futbol jokalariak euren onena ematen saiatuko dira.

Txapelketa 15:30ean hasiko da, eta parte hartuko duten bost taldeek guztira hamar partida motz jokatuko dituzte. Zehaztu dutenez, hogei minutuko iraupena izango du neurketa bakoitzak.

ORDUTEGIA:

  • 15:30. Amaikak Bat-Mutriku.
  • 15:55. Ostardar-Sanse.
  • 16:20. Bergara-Amaikak Bat.
  • 16:45. Mutriku-Ostadar.
  • 17:10. Sanse-Bergara.
  • 17:35. Amaikak Bat-Ostadar.
  • 18:00. Mutriku-Sanse.
  • 18:25. Bergara-Ostadar.
  • 18:50. Amaikak Bat-Sanse.
  • 19:15. Mutriku-Bergara.