Urte berrian ere buru-belarri darrai Amaikak-Bat futbol taldeak bere 75. urteurrena ospatzeko ekitaldiak antolatuz. Joan den abuztuan, urtemugako ekitaldien aurkezpena egin ostean, hilabetero-hilabetero gai bat jorratzen edo jendarte bat omentzen du klubak, eta urtarrila jokalariei eskainitako hilabetea izendatu zuten (urtarrilaren 29an Amaikak-Bat eta Realeko beteranoen arteko partida izango da Errota Zarren).
Jokalariak protagonista hartuta, Berriketan aldizkariaren urtarrileko aleak argazkitan jaso ditu denboraldian Amaikak-Bat osatzen duten taldeak. Bestalde, horiez gain, irudietan ageri ez diren beste 100 neska-mutil ere badabiltza aurten futbol eskolan jo eta su.