Herritar ugari hurbildu ziren atzo Errota Zar futbol-zelaira garai batean bi klubetan beren idolo izandakoak ikustera.
Lehenengo zatian talde Txuri Urdinak bere indarraren erakustaldia egin zuen eta 0-5 emaitzarekin joan ziren atsedenaldira. Gol batzuk ikusgarriak izan ziren, lehen mailako edozein jokalarik egiteko modukoak. Bigarren zatian debarrek aukera gehiago izan zituzten baina Errealeko atezaina oso ondo ibili zen saialdi guztiak gelditzen. Azkenean, partidaren emaitza 1-7 izan zen.
Giro ezin hobea izan zen zelaian, lagunak elkartzeko aukera bikaina izan zen batez ere, eta nahiz eta garaipena, herritarrek aurreikusi zuten bezala, Errealak lortu, bertakoek partida bikaina jokatu zuten.
Amaikak-Bateko jokalariek, partidaren aurretik oroigarri bat eskuratu zieten Errealeko kideei; Errealak ere opari bat egin zion bertako taldeari.