Batu zaitez udako erronkara!

Erabiltzailearen aurpegia Altxa Burua Deba-Itziar

UDAKO ALTXA BURUA ERRONKA EGITEKO PREST?

Jakinarazpenak isildu

  Zuk nahi duzunean begiratu mezuak, ez mugikorrak nahi duenean.

Deitu

Planak egiteko, zoriontzeko, hitz egiteko… telefono bat da eta hitz egiteko balio du.

Mugikorra garbitu

Behar beharrezkoakk ez dituzun app-ak kendu (sare sozialak, ume jolasak, entretenimenduzko aplikazioak…)

Gailuak berreskuratu

Ordua jakiteko ordularia erabili, esnatzeko iratzargailua…

Kalean altxa burua

Begiratu bazterrak, jendea agurtu, zure inguruan gertatzen denaz jabetu.

Mugikorraren txokoa

Etxera iritsitakoan uzteko eta kargatzeko toki diskretu bat aukeratu (mugikorren “parkina”), ez eraman batetik bestera.

Gauean itzali

22:00-8:00etara bitartean itzali edo daturik gabe utzi.

Gozatu mugikorrik gabe

Aurrez aurre hitz egin, jolastu, egon, partekatu, irakurri, bizi…

Ohitura berri hauek praktikan jarri

Egunero egin, inguruan eragin aldaketarako ohitura eta eredu izan.

Deskonektatu eta bizi momentua

Deskonektatu mugikorraz eta kargatu indarrez gorpurtz eta burua, gozatu udaz!