Altxa Burua Deba-Itziar Taldeak gurasoentzako formakuntza ikastaro bat antolatu du Debako Udalarekin elkarlanean. Iragarri dutenez, saio teoriko-praktikoen bitartez, beren seme-alabei mugikorra modu osasungarrian erabiltzen laguntzeko eta gai horretan sakontzeko aukera izango dute ikastaroan parte hartuko duten gurasoek.
Ikastaroak, guztira, ordu eta erdiko bi saio izango ditu, eta datak zehaztuta daude: azaroaren 14an izango da lehenengo hitzordua eta hilaren 19an, bigarrena. Biak ala biak, 18:00etatik 19:30era izango dira, Ispiluen gelan.
Ikasiz proiektuko Jon Alonso eta Javier Echarri arduratuko dira ikastaroa emateaz eta aurreratu dutenez, lehen mugikorra erabiltzeko unea iristen denerako, adingabe horien gurasoei baliabideak ematea eta gai horretan orientatzea izango da ikastaroaren helburu nagusia, "horiek gero beren seme-alabekin teknologiarekiko harreman osasungarri eta segurua sustatu dezaten".
Izena emateko epea zabalik dago eta interesa dutenek Interneten dagoen honako izen-emate orria bete beharko dute. Jakinarazi dutenez, azaroaren 13a da izena emateko azken eguna.