GUTUNA

Kultur dinamizatzailea kontratatzeko lan deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Debako Kultur Elkartea 2025ko ira. 23a, 09:10

Elkartearen barne dinamika hauspotzeko eta herriko kultur eszenari ekarpena egiteko asmoz, dinamizatzaile bat kontratatzeko erabakia hartu zuen Debako Kultur Elkarteak duela bost urte. Denbora tarte honetan egindako lanaren ondorioz, gure elkartearen jardueren eskaintza aberastu egin da; egitasmo berriak sortu, herriko eragileen arteko harremanak sendotu eta gure eguneroko funtzionamendua hobetu da.

Hala ere, epe ertainean bere postua lagako duela iragarri zuen gaur egungo dinamizatzaileak azken batzarrean. Horiek horrela, azken urteotan egindako lanari jarraipena emateko helburuarekin, dinamizatzaile lanposturako lan deialdi publikoa egin dugu.

Eskertuko genizueke informazioa zabaltzen laguntzea, interesa duten pertsonek lan deialdiaren berri izan dezaten. Irailaren 30era arte bidal ditzakete beren curriculumak ostolazadeba@gmail.com helbidera.

Debako Kultur Elkartearen etorkizuna guztion artean eraikitzen jarraituko dugu.