Epaimahaiak lau sari banatuko ditu aurten ere (Sortzaileak, Dinamikak, Ezinbestekoak eta Hazia Saria), eta horietarako hautagaiak edozein herritarrek proposatu ahal izango ditu. Proposamenak maiatzaren 25a baino lehen aurkeztu beharko dira, Kultur Elkartean bertan nahiz Internet bidez (labur.eus/ostolazasariak estekako formularioa beteta).
Sari banaketa ekitaldia ekainaren 14an izango da, Kultur Elkarteak Bazkidearen Eguna ospatzeko antolatu duen egitarauaren baitan.