Debako Kultur Elkarteak magia ikuskizuna antolatu du biharko (apirilak 11), KulturEkin egitasmoaren baitan. Haurrei nahiz helduei zuzendutako saioa 20:00etan hasiko da eta emanaldira joateko sarrerak Internet bidez eros daitezke (esteka honetan), bost euroan.
Iago Azkueren (Azpeitia, 2003) izen artistikoa da Iago Magoa. Zazpi urte zituenean piztu zitzaion magiarekiko interesa. Hainbat urte beranduago, 2015ean, mago gisa debutatu zuen eta ordutik herriz herri ibili da bere magia jolasak eta trikimailuak erakusten.
Deban aurkeztuko duen Misterioaren maisua ikuskizunak karta-joko eta trikimailu klasikoak, mentalismoa eta umorea uztartzen ditu.