Xabin Fernandez umoregileak izandako jarrera iraingarriak salatu ditu Kultur Elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Debako Kultur Elkartea 2024ko abe. 28a, 09:00

Debako Kultur Elkartetik gure gaitzespen irmoena agertu nahi dugu atzo (abenduaren 27an) egin zen Barretegiaren saioan Xabin Fernandez umoregileak izandako jarrera iraingarriengatik. 

Argi utzi nahi dugu Debako Kultur Elkarteko oholtzan ez dela horrelako jarrerarik onartzen eta ez dela sekula onartuko.

Era berean, jasan behar izan zenuten egoera deserosoa dela eta barkamena eskatu nahi dizuegu atzo ikusle gisa saiora bertaratu zineten guztioi, baita oholtza gainean aritu zineten gainontzeko bakarrizketalariei ere.