Aipatu moduan, hiru talde izango dira oholtzara igoko direnak eta sarrera doakoa izango da.
Libertad Condicional
2015ean Arrasaten jaiotako punk-rock laukote gaztea da. Taldearen ibilbidean estudioko bi lan kaleratu dituzte. Lehen diskoa 2018an argitaratu zuten, Bizimoduaren Jabe izenpean. Bigarren diskoa, Errautsetatik Berpizten, 2020an grabatu zuten.
No Limits
Barduliako punk-rock klasikoaren baitan kokatu dezakegun talde gaztea. Larunbatekoa ez da Bergarako boskoteak Deban eskainiko duen lehen zuzenekoa izango. Oraingoan, Borroka garaia, beraien estudioko lehen diskoa aurkeztera datoz gurera.
Estutu
Punk, rock eta oi doinuak uztartzen dituen Elorrioko boskote gaztea. Beren estudioko lehen lana izango denaren grabaketa prozesuan murgilduta daude egun.