Herrian egongo diren gainontzeko ekimenez gain, otsailaren 26an (larunbata), Inauteriak ospatzeko egitarau berezia antolatu du Debako Gazte Asanbladak. Gaztetxeko ateak iluntzeko 21:00etatik aurrera irekiko dira eta goizeko ordu txikiak ez da girorik faltako. Tonbola, musika eta Altxa Porru erromeria taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera ere egongo da.