Arbil Elkarte Sozialeko 80 urtetik gorako bazkideei omenaldia egingo diete ekainaren 8an. Ekitaldia, beti bezala, hildako bazkideen omenezko elizkizunarekin hasiko da: 11:00etan izango da meza Andra Mari elizan. Ondoren, salda banatuko dute bertaratzen diren guztientzat, Lubina elkartean.
Jarraian, omenaldia egingo diete emakume eta gizon nagusiei eta bazkaria izango dute gero Arbil elkartean bertan, 14:30ean.
Elkarte sozialetik jakinarazi dutenez, ekitaldian parte hartu ahal izateko beharrezkoa da izena aurrez ematea. Astelehena (ekainak 2) da horretarako azken eguna. Izena eman nahi dutenek elkartearen bulegora jo dezakete edo, bestela, honako telefono zenbakietara deitzeko aukera ere badute: 619 24 05 01 edo 676 40 46 87.