Arbil Elkarte Sozialak Iruñera irteera antolatu du maiatzaren 8rako

Erabiltzailearen aurpegia Berriketan 2025ko mai. 5a, 09:50

Apirilaren 30ean zabaldu zuten izena emateko epea. Irteeraren prezioa 50 eurokoa da.

Arbil Elkarte Sozialeko kideek Nafarroako hiriburura joateko asmoa dute datorren ostegunean, maiatzaren 8an. 08:30ean irtengo dira zumardi paretik eta, behin Iruñean, bisita gidatua egiteko aukera izango dela iragarri dute. 

Besteak beste, alde zaharra, Andre Maria Erreginaren katedrala, Baluarteko begiratokia eta udaletxeko plaza bisitatuko dituzte bazkal aurretik. Ondoren, 14:45ean, bazkaria egingo dute El Colegio jatetxean. Jakinarazi dutenez, bertan erabakiko dute zer ordutan itzuli.

Aurreko ostegunean (apirilak 30) zabaldu zuten irteeran parte hartzeko izen-ematea eta prezioa 50 eurokoa dela esan dute, garraioa, bazkaria eta bisita gidatua barne.