Garbiñe Biurrunen hitzaldia, bihar, Kultur Elkartean

Erabiltzailearen aurpegia Berriketan 2025ko urt. 29a, 11:25

Arg.: Anesvad Fundazioa

Garbiñe Biurrun EAEko Auzitegi Nagusiko Gizarte Arloko lehendakaria Giza eskubideak gero eta beharrezkoagoak izenburupean ariko da Kultur Elkartean. Solasaldia 11:00etan hasiko da.

Joan den astean zainketa aringarriei buruzko hitzaldia antolatu zuen Arbil Elkarte Sozialak, eta oraingo honetan giza eskubideei buruzko solasaldia dakar Kultur Elkartera. Hitzordua biharko (urtarrilak 30) jarri dute, 11:00etan, eta Garbiñe Biurrun EAEko Auzitegi Nagusiko Gizarte Arloko lehendakaria izango da gonbidatua.

Biurrun Giza eskubideak gero eta beharrezkoagoak izenburupean ariko da. Arbileko kideek aurreratu dutenez, gai interesgarriei helduko die gonbidatuak. Honako kontuak izango ditu hizpide, besteak beste: giza eskubideen aldarrikapen unibertsalaren historia eta oinarriak, adimen artifiziala eta bere arriskuak, osasunerako eskubidea... Horrez gain, azaldu dutenez, "gaur egun gizarte gisa ditugun erronkei buruz hausnartzeko" aukera ere izango da solasaldian. Garbiñe Biurrun Deban izatea "luxua" dela nabarmenduta, herritarrei hitzordura batzeko deia egin diete antolatzaileek.