Debabarrenako Erakunde Sanitario Integratuko (ESI) etxez etxeko ospitalizazioko koordinatzaile eta zainketa aringarrien arduradun Magdalena Fernandez Martinez de Mandojanak hitzaldia emango du etzi (urtarrilak 23) Debako Kultur Elkartean.
Zaintza paliatiboak Debabarreneko ESIn izenburupean egingo da hitzordua, Arbil Elkarte Sozialaren ekimenez, eta 11:00etan emango diote hasiera. Solasaldira bertaratzeko deia egin diete herritarrei.
Garbiñe Biurrun, urtarrilaren 30ean
Bestalde, hilabete honetarako bigarren hitzaldi bat ere antolatu du Arbil elkarteak. Garbiñe Biurrun EAEko Auzitegi Nagusiko Gizarte Arloko lehendakaria izango da gonbidatua eta Giza eskubideak gero eta beharrezkoagoak izenburupean ariko da Kultur Elkartean. Urtarrilaren 30ean (ostegunean) izango da saioa, 11:00etan.