Hotzari aurre eginez, goiz-pasa ederra egin zuten Arbileko kideek Zarautzen

Erabiltzailearen aurpegia Berriketan 2024ko abe. 13a, 10:13

Arbil Elkarte Sozialeko 27 kidek "goiz zoragarria" pasa zuten atzo Zarautz aldean. Horren erakusgarri dira Joxerra Larrañagak ateratako irudiak.

Trenean egin zuten joan-etorria eta, hotz egin arren, gustura egin zuten aurreikusitako ibilbidea. Azaldu dutenez, "ibilbide ederra egin genuen, laua eta erraz egiteko modukoa. Buelta polita eman ondoren, gainera, aperitiboa edo salda beroa hartzeko aukera ere izan genuen". Elkarteak eskerrak eman dizkie irteeran parte hartu zutenei.