Ezohiko osoko bilkura egingo du gaur Itziarko Auzo Udalak

Berriketan 2025eko abenduaren 15a

14:00etan izango da hitzordua, Apaizetxea eraikineko batzar aretoan.

Honakoa da Itziarko Toki Entitate Txikiaren bilkuran eztabaidatuko duten gai zerrenda:

  • Aurreko bilkurari dagokion aktaren zirriborroa onartzea, hala badagokio.
  • 2026ko aurrekontuak onartzea, hala badagokio.
  • Gurutze Gorriarekin bi urteko hitzarmena sinatzea, hala badagokio.
  • Azaroaren 25ean Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta adierazpen instituzionala onartzea, hala badagokio.
  • Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta adierazpen instituzionala onartzea, hala badagokio.
  • Erregu eta galderak.