'Got talent' parodia eta errekorte zoroak Lasturko jaietan

Berriketan 2025ko ira. 15a, 08:49

Lasturko jaien azkenengo egunean, ohiko legez, auzoko neska-mutil gazteek soka-dantza egin zuten plazan eta ostean, parodia errepresentatu zuten eta zezenetara atera. Aurten, 'Got talent' izenburupean, mutilak hainbat herrialdetako dantzariz jantzi ziren eta talentu gehiena zuen partaidea aukeratu ostean, denak zezenera atera ziren, errekorte zoroak egitera.