Zabalik dago Kopraixetan egingo den Itziar Trail proban izena emateko epea

Berriketan 2025ko uzt. 2a, 09:20

Uztailaren 30ean amaituko da izen-ematea eta antolatzaileek garaiz ibiltzeko deia egin dute, gehienez ere 150 lagunera mugatu baitute partaide kopurua.

VIII. Itziar Trail proba datorren abuztuaren 2an jokatuko dute, Kopraixen egitarauaren baitan. Antolatzaileek azaldu bezala, korrikalariak 16:00etan abiatuko dira,  Zabalsoro frontoiaren alboan kokatutako irteera gunetik, eta 13,9 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute. Hainbat sari banatuko dituzte lehia bukatzean. 

Proban parte hartu nahi dutenek kirolprobak.com webgunean eman dezakete izena. Uztailaren 30ean amaituko da izen-ematea eta antolatzaileek garaiz ibiltzeko deia egin dute, gehienez ere 150 lagunera mugatu baitute partaide kopurua. 

Inskripzioa uztailaren 15a baino lehen eginez gero, 21 euro ordaindu beharko dira pertsonako. Data horretatik aurrera, berriz, 25 euroan jarri dute izen-ematea. Antolatzaileek gogorarazi dutenez, egunean bertan ez da izango izena emateko aukerarik.