Ohiko osoko bilkura egingo du gaur Itziarko Auzo Udalak

Berriketan 2025ko eka. 12a, 09:58

17:00etan izango da hitzordua, Apaizetxea eraikineko batzar aretoan. Gogorarazi dute ekitaldi irekia izango dela eta, hortaz, herritar orok duela bilkuran parte hartzeko eskubidea.

Honakoa da Itziarko Toki Entitate Txikiaren bilkuran eztabaidatuko den gai zerrenda:

  • Aurreko bilkurari dagokion aktaren zirriborroa onartzea, hala badagokio.
  • Alkatetza dekretuen kontrola.
  • Presalde auzoan dagoen Zubeltzu Torre baserrira doan bidean 70.110,01€ + %21 BEZ lanak esleitzea.

      -2024an egindako lur-jausiaren konponketa: 21.459,64€ + BEZ kopuruarekin ALVARGONZALEZ CONTRATAS S.A.ri esleitzea.

      -Bidea asfaltatzea 48.650,37€ + BEZ kopuruarekin ALVARGONZALEZ CONTRATAS S.A.ri esleitzea.

  • Lasturko Aterpetxeko galdararen proiektua Foru Aldundiko Landa Garapenerako dirulaguntzetara aurkeztea.
  • Zabalsoro Frontoiko aldagelak eta komunak eraberritzeko lizitazioaren berri ematea. Eskaintzak aurkezteko azken eguna: Ekainak 18, 15:00etan.
  • Mardari eguna antolatzeko 500€ko dirulaguntza ematea
  • Lasturko hiru txirloko bolo taldeari 250€ko dirulaguntza ematea.
  • Itziarko Kopraixak antolatzeko 40.000€ko aurrekontua onartzea.
  • Erregu eta galderak.