Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Lasturren bizi diren Mirari Alkorta, Maitane Unanue 'Hirugarrena orduan' album ilustratuaren egileak ostiraleko saioan izango dira, baita Xabi Etxaniz lanaren ilustratzailea ere.
Heriotza, abortua, familia erlazioak… lantzen ditu ditu lanak eta horren berri ematera etorriko dira hirurak ostiralean (maiatzak 30) Itziarrera, Lizarbe guraso elkarteak eskatuta. Burugorri gainean izango da jarduera, 18:30ean hasita. Haurrak, gazteak zein helduak gonbidatu dituzte ekitaldira.