Itziarko Auzo Udalak laster beteko ditu hamar urte eta, "nabarmentzeko gertakizuna izanik", urtemuga biribila ospatzeko egitaraua herritarrekin landu nahi duela azaldu du. Helburu horrekin egin du, hain zuzen, batzarrerako deialdia. Bihar (urtarrilak 15) egingo da bilera irekia, 19:00etan Burugorrin.