Batzarrera Iñaki Aizpuru Oiarbide Naturzaindiako kidea eta Itsasondoko alkatea gonbidatu du Itziarko Auzo Udalak.
Iragarri dutenez, bi gai nagusi landuko dira herritarrekin aurrez aurre: alde batetik, zuhaitz landaketaren gaia izango dute hizpide, eta bestetik, Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialari (LPS) aurkeztutako alegazioei emandako erantzunen txostena.