Itziarko Odol Emaileen Elkarteak odol emaile handien “ezinbesteko lana eta konpromisoa” eskertzeko ekitaldia egin zuen asteburuan. Oraingo honetan, herritar bakarra omendu dutela jakinarazi dute.
Aurreko igandean (abenduak 15) Burugorri gainean egindako hitzorduan, 25 odol ateraldi egin dituen Roman Arrizabalagari eman zioten oroigarria. Tokiko elkarteak odola ematera gerturatzen diren herritar guztiei eskerrak emateko aprobetxatu zuen ekitaldia.