'Herrimamituz' historia eta bertsolaritza uztartzen dituen ikuskizuna izango da bihar Itziarren

Berriketan 2024ko aza. 29a, 10:34

22:00etan hasiko da emanaldia, Burugorri gainean, eta sarrerak bertan salduko dituzte, 5 euroan.

Antolatzaileek azaldu dutenez, "herrian herriko pasarteak kontatu eta gai bihurtuz, gure herrien mamia bertsoz azaleratzeko ariketa jolastia” da Herrimamituz.

Ikuskizunean Andoni Egaña eta Iñigo Mantzizidor Mantxi bertsolariek eta Xabier Alderdi historialariak hartzen dute parte: herriko zenbait pasarte ekarriko dituzte gogora, eta horiek gai bihurtuta bertsotan ariko dira.