Ohiko osoko bilkura egingo du gaur Itziarko Auzo Udalak

Berriketan 2024ko urr. 23a, 12:00

18:00etan izango da hitzordua, Apaizetxea eraikineko batzar aretoan. Gogorarazi dute hilean behin egin izan ohi den ekitaldia irekia izango dela eta, hortaz, herritar orok duela bilkurara agertu eta bertan parte hartzeko eskubidea.

Hilero bezala, hainbat gai izango dituzte hizpide:

  1. Aurreko akta irakurri eta onartzea, hala badagokio.
  2. Donostiako Gotzaitegia, Zestoako Udala eta Itziarko Auzo Udalaren arteko elkarlanerako hitzarmena sinatzea. Endoiako Biltegiaren erabilera aldi baten lagatzeko jarduera sozio-kulturalarentzako. Hitzarmen horren ondorioz, Gaztendoia elkarteak Biltokiko teilatuaren obra ordaintzeko 17.292,69 euro ematea.
  3. 2024ko aurrekontuetako partiden artean egin beharreko kreditu aldaketak:
    1. 'Lasturko plaza konponketa' saila sortu VI. Kapituluan eta 'Zabalsoro frontoiko aldagelak' sailetik 14.000 euro pasatzea.
    2. II. Kapituluko 'Itziarko zezen plazaren muntaia' sailetik 'Gaztelekua eta Ludoteka' sailera 5.700 euro pasatzea eta 'Ofizinako material eta komunikazio' sailera 10.000 euro pasatzea.
    3. . Endoiako Biltokiko eraikinaren teilatua konpontzeko, Zestoako Udalarekin %50ean sinatutako hitzarmenean jasota bezala, Gaztendoiari 'Bide konponketak' sailetik 6.131,25 euro eta 'Zabalsoro frontoiko aldagelak' sailetik 11.165,44 euro ematea, guztira 17.296,69 euro izango delarik.
    4. 'Inbertsioak Itziarren' sailetik 'Proiektuen garapena' partidara 4.235 pasatu. Presalden kokaturiko Zubeltzu Torre baserrira bidean izan diren bi lurjauzien proiektu geoteknikoa egiteko.
    5. 'Inbertsioak Itziarren' partidatik 'Kanalako espaloia' partidara 1.100 euro pasatu, 48.394 euro faktura ordaintzeko.
  4. Landa bideak konpontzeko lehentasun irizpidean onartu.
  5. Itziarko Auzo Udalak Peri Batzordeari azaroak 1ean ospatzen den Itziarko Peria antolatzeko baimen, boluntarioen aseguru eta baliabidean eskaintzea.
  6. Alkate dekretuen zerrenda.
  7. Palestinaren aldeko mozioa onartzea, hala badagokio.
  8. Erregu eta galderak.