Mendaroko Gazte Asanbladak irailaren 20rako antolatu duen bertso saioan ariko da Aitor Zubikarai

Berriketan 2024ko ira. 10a, 10:11

Bertso saioa antolatu du Mendaroko Gazte Asanbladak irailaren 20rako (ostirala) eta kantuan ariko diren lau bertsolarien artean izango da itziartarra. Sarrerak eskuragarri daude jadanik.

Aitor Zubikarai itziartarrarekin batera, Bittor Altube abadiñoarra, Maide Garmendia zaldibiarra eta Txaber Altube abadiñoarra ariko dira bertsotan.

22:00etan emango diote hasiera bertso saioari, baina aurrez, 21:00etan, mokadua egiteko aukera ere izango da Gaztetxean, bertan izango baita jaialdia bera ere. Sarrerak irailaren 19ra arte egongo dira eskuragai, doan, Morroskillon eta Leire jantzi-dendan.