Lanak direla eta, zirkulazioari itxita dago Itziarko sarrera nagusia

Berriketan 2024ko uzt. 10a, 10:20

Itziarko Auzo Udalak bando bidez jakinarazi duenez, gaurtik (uztailak 10) zirkulazioari itxita dago herrira sartzeko sarrera nagusia. Zehaztu dutenez, errepidean egiten ari diren obrak direla eta itxi dute bidea, eta horiek amaitu bitartean ezingo da bertatik igaro.

Herrigunera sartu nahi dutenek, beraz, Erretengo eta Industriaguneko sarbideak erabili beharko dituztela gogorarazi dute auzo udaletik.