Jorratuko dituzten zortzi puntuen artean, besteak beste, hainbat diru-laguntzari buruzko informazioa elkarbanatuko dute.
Honakoa da Itziarko Toki Entitate Txikiaren bilkuran eztabaidatuko den gai zerrenda:
- Aurreko akta irakurri eta onartzea.
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren Lan Eremuko baserri bideak konpontzeko diru-laguntza:
- Polion-Etxeberri bidea konpondu eta asfaltatzea.
- Sorazu Txikirako bidea konpondu eta asfaltatzea.
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren Landa Garapenerako diru-laguntza: Burugorriko komunen irisgarritasuna bermatzeko obrak.
- Eusko Jaurlaritzaren Erein diru-laguntza publikoa: frontoiko aldageletan egin beharreko hobekuntzak.
- Gipuzkoako Foru Aldundiak bereak diren errepideetan hobekuntzak egiteko atera dituen diru-laguntza onartua: Kanala Hotela eta Hostalaren artean espaloia sortzeko proiektua.
- Baserri bideen konponketa egiteko bi bideen kontratazioa (97.0145,59 euro guztira):
- Elorriaga auzoan, Polion-Etxeberri bidea: 49.127,78 euro.
- Elorriaga auzoan, Sorazu Txiki eta Sorazu haundia: 47.917,82 euro.
- Alkate Dekretuen berri ematea.
- Errege eta galderak.